Edonola ere, edukien kokapenari dagokionez, Udalak azaldu du, erabiltzaileek kontsultarako erabili ohi dituzten guneak aurkitzerakoan arazorik izan ez dezaten, udal web-orri berriak (www.elgoibar.org) antzekotasun handia daukala lehengoarekin. Era berean, udal web-orriaren edukietara hasiera orritik sartu ahal izango da aurrerantzean.
Udalaren webguneak dituen audientzia datuak ere jakinarazi ditu Udalak. “Batez beste, Elgoibarko Udalaren web-orriak, hilero, 10.000 bisitari izaten ditu. Eguberri, Trinitate edo San Bartolome jaietan, berriz, kopurua izugarri altxatzen da, eta 15.000 bisita baino gehiago izaten dira”.