Santa eskean ibiliko dira zapatuan Elgoibarko kaleetan eta Mendaron

elgoibarren.net 2014ko urt. 31a, 10:29

Bihar, otsailaren 1ean, irtengo dira Etxegiña taldekoak santa eskean Elgoibarren. 9:00etan batuko dira Parrokia atzeko bolatokian, eta bi taldetan banatuta zeharkatuko dituzte herriko kale eta auzoak. Mendaron ere, otsailaren 1ean irtengo dira santa eskeko koruak. Ohi legez, 8:30ean irtengo dira udaletxeko plazatik eta hiru taldetan banatuta, Mendaroko baserri eta kale-auzo guztiak koplatuko dituzte. (argazkiak dauzka)


Otsailaren 5ean da Santa Ageda, eta, bezpera, hilaren 4a, da berez kanturako eguna, baina martitzena izanda, santa eskeko talde batzuk bihar irtengo dira kantura. Halaxe egingo dute Etxegiña taldekoek Elgoibarren, eta baita Mendaroko eskeko taldeek ere. Etxegiñakoak 9:00etan batuko dira parrokia atzeko bolatokian, eta herriko kaleetan ibiliko dira kantuan eta eskean. Bi taldetan banatuta ibiliko dira, eta ondoren Baltasar elkartean bazkalduko dute denek elkarrekin.

1706637021130 Santa eskean ibiliko dira zapatuan Elgoibarko kaleetan eta Mendaron

Mendaron hiru taldetan banatuta
 Mendaron 8:30ean irtengo dira kantura, udaletxeko plazatik, eta hiru taldetan banatuta, herriko kale eta baserri guztiak koplatuko dituzte. Horretarako, hiru talde osatzeko, santa eskekoek dei egin diete mendaroarrei, kantura batzeko. Batzen diren guztiek aizpe gastronomia elkartean bazkalduko dute gero, eta bazkalostean, "omenaldi xumea" egingo diete urteetan santa eskean ibili diren hainbat laguni: Jabier Urbieta billale, Juanito Loiola Lasalde, Isidro Astorkia Olabaza, Sabin Longarte, Manuel Loiola Panizo, Bitoriano Loiola Ospas eta Iñaki Elortza Kortabarri.

Elgoibarko Izarrakoak hilaren 4an
 Ohitura zaharrari jarraituz, Elgoibarko Izarrako kideak Santa Ageda bezpera egunean irtengo dira baserriz-baserri kopla kantari. 14:30ean batuko dira Kalegoen plazan, eta gauera arte jardungo dute kopla kantari.

Santa Ageda ikastetxeetan
 Ikastetxeetan ere ospatuko dute Santa Ageda bezpera, otsailaren 4an. Elgoibar ikastolakoak 15:30ean irtengo dira ikastetxetik eta Kalegoen plazaraino joango dira kantuan (euria egiten badu ikastolan ospatuko dute). Herri Eskolakoek ikastetxean bertan jardungo dute kopla kantuan. Mendaron bestalde, Ospitala, Herriko Enparantza, eta Azpilgoeta koplatuko dituzte. Bukaeran, 12:00etan, Mendarozabalen abestuko dute denek batera, bi urtekoek ezik.
 
2013ko Santa Agedako argazkiak: