San Juan Bosko eguna ospatu dute irakaskuntza ertaineko ikasleek

elgoibarren.net 2014ko urt. 31a, 15:32

San Juan Bosko irakaskuntza ertainetako zaindari edo patroiaren eguna ospatzen dihardute gaur herriko hainbat ikaslek. Eguraldia lagun, giro eta umore ederrean dabiltza goizean goizetik. Era berean, Erreminta Makinaren Institutuan IMH Eguna ospatzen ari dira. (Argazkiak eta bideoa dauzka)


 Elgoibar Arreiturre BHI, Meka GLHBIko eta IMHko ikasleentzako egun berezia da gaurkoa: San Juan Bosko Eguna. Ohiko klaseak egun batez alde batera laga, eta hainbat ekintza eta lehiaketa antolatzen dituzte egun berezi honetarako, parte hartzea bultzatzen dutenak gehienak. Eta halaxe dabiltza goizean goizetik. San Roke kalean egiten ari diren berrikuntza lanen ondorioz, Arreiturre eta Mekako ikasleek ezin izan dute goitibehera jaitsierarik egin aurten, baina izan dute non aukeratua: tortilla lehiaketa, mus eta poker txapelketak, sokatira, txingak, txokor batzeak, ahulki jokoa, ping-pong, futbolina, e.a.

 IMHn, hainbat proba egin dituzte heziketa zikloetako eta ingeniaritza dualeko ikasleek, eta sasoi betean daudela erakutsi dute. Eta are gehiago Ingeniaritza Dualeko 1. Mailako taldeak, puntu gehien lortu eta gero lehen postua eskuratu baitu.

ARGAZKIAK: