Sukaldaritza ikastaroa antolatu du Atxutxiamaikak familientzako

elgoibarren.net 2014ko ots. 4a, 13:53

 
Familia artean hizkuntza transmisioa lantzeko helburuarekin sukaldaritza ikastaroa antolatu du Atxutxiamaikak HH4-LH2 adin tarteko umeentzako eta euren gurasoentzako. Bi saiotako ikastaroa izango da eta otsailaren 15ean eta 22an izango dira saioak.

 
 

 HH4 eta LH2 adin tarteko umeak dituzten familientzako sukaldaritza ikastaroa antolatu du Atxutxiamaikak, Elgoibarko Izarraren aisialdi taldeak. “Familia artean hizkuntza transmisioa lantzeko mila modu daudela badakigu, baina zer hobea sukaldean elkarrekin ondo pasatzea baino!”, adierazi dute antolatzaileek. Otsailaren 15ean eta 22an, 16:00etatik 18:00etara bitartean izango dira saioak, Ludotekan.
Hona hemen ikastaroan parte hartzeko baldintzak:
  • Ikastaroaren helburua hizkuntza transmisioa lantzea izanik, gutxieneko euskara maila eskatuko zaie gurasoei.
  • Ume bakoitzarekin guraso bakarrak hartu ahalko du parte. 
  • Bi saioen prezioa 8 eurokoa da (bazkideentzat 7 euro) eta ikastaroan bertan ordaindu beharko da.
Izen ematea
 Otsailaren 12a da izena emateko azken eguna. Elgoibarko Izarraren Ubitarteko lokalean eman daiteke izena, edo Internetez bestela, ondorengo loturan.