Tradizioak agindu legez, Santa Ageda Bezperan (otsailak 4) irten ziren kantura Elgoibarko Izarra kultur elkartekoak [Etxegiña taldekoak eta Mendarokoak zapatuan irten ziren}. 25 bat lagun elkartu ziren, eta Aiastia, Idotorbe, bereziki, eta Urruzunoko eta Sallobenteko bina baserri koplatu zituzten, bi taldetan banatuta. Guztira 43 baserri koplatu zituzten, 14:30ak eta 22:00ak artean. Meabebasterretxea, Ziarda, Narbaiza eta Areitio aritu ziren bertsotan eta trikitu doinuak jarri zituzten Ekaitzek eta Arantzak eta Ansorregik eta Aitziberrek.
Ikastetxeetan ere ospatu zuten Santa Ageda bezpera. Elgoibar Ikastolakoak ikastetxetik Kalegoen plazaraino irten ziren kalejiran arratsaldean. Herri Eskolakoek ikastetxean bertan jardun zuren kopla kantuan. Mendaron bestalde, Ospitala, Herriko Enparantza eta Azpilgoeta eta Mendarozabal koplatu zituzten.
•ARGAZKIAK: (santa eskea 2014)
∞Lotura duten albisteak: