Herriko ingeniari edo arkitektoa izatea, edo Elgoibarren lan egitea jarri zuen Elgoibarko Udalak baldintzatzat, lanak aurkezteko. Proiektua aukeratzeko aintzat hartuko dituzten irizpideak ere zerrendatu zituzten, eta irizpide horietako bakoitzak zenbateko balioa izango duen ere bai: proposamenaren prezioa (irizpide honi puntuazio orokorraren %30 emango zaio), herritarren botoak (%20), ingurura nola egokitzen den (%20), egitura mantentzeak zer kostu suposatuko duen gerora begira (%15), eta gaur egun parkeari ematen zaizkion erabileretara nola egokitzen den (%15). Otsailaren 10eko astean batuko da epaimahai.
Proiektu irabazlearen egileak proiektua idazteko enkargua jasoko du saritzat. Bigarren proiektu onena, berriz, 3.000 eurorekin sarituko dute, eta hirugarren proiektu onena, 2.000 eurorekin. Rikardo Garate Elgoibarko Udaleko Hirigintza zinegotziak aurreratu du nahiko luketela udarako estalpea prest egotea. Hori hala izan dadin, otsaila bukaerarako esleituko dituzte lanak, eta maiatzean obrak hasteko moduan izango dira, Garateren esanetan.
∞Lotura duten albisteak: