Concepto Egile vs Pinseque, lehen eta bigarren sailkatuen arteko lehia Olaizagan

elgoibarren.net 2014ko ots. 7a, 10:43

 
Sailkapen nagusiko lehen postuan dago Concepto Egile areto futbol taldea, eta lidergoari eusteko asmoz irtengo da Olaizagako kantxara domekan. Pinseque bigarren sailkatua izango dute elgoibartarrek aurrez-aurre, eta "partida gogorra eta parekatua" izango dela aurreikusi dute klubeko arduradunek.

 
 

  Zaragozako Pinseque taldeak Iruñeko Xota taldearen kontra galdu zuen azaroan, baina ordutik partidarik galdu gabe dago. Elgoibartarrek galdu egin zuten joan zen astean Fuenmayor taldearen kontra. Une honetan 37 punturekin daude Concepto Egile eta Pinseque, baina golak zenbatuta, elgoibartarrak dira liderrak (ikus sailkapena).
  CD Denbabarrena Klubeko arduradunek partida garrantzitsua izango dela adierazi dute, "denboraldiko partidarik garrantzitsuena, beharbada", eta herritarrei egin diete deia, domekan Olaizaga kiroldegira joateko. Partida 12:00etan hasiko da.
 
Lotura duten albisteak: