Historiaurreko tresnen erreplikak jarriko ditu ikusgai Jose Julian Marquezek Kultur Etxean

elgoibarren.net 2014ko ots. 7a, 11:25

 
Historiaurrean gizakiak ehiza zein arrantzarako erabiltzen zituen tresnen erreplikak egiten ditu Jose Julian Marquez elgoibartarrak: labanak, aizkorak, lantzak, e.a. Denak jarriko ditu ikusgai Kultur Etxeko erakusketa gelan, eta bihartik otsailaren 22ra arte egongo da zabalik erakusketa.



  Orain dela 800.000 urteko tresnetatik hasi, eta K.a. 2000. urtera artekoak egin ditu Jose Julian Marquezek. Euskal Herrian erabilitako tresnez gain, Indoeuropearrak ere kopiatu ditu. "Pieza oso bitxiak eta bereziak egongo dira. Batzuk balio handikoak dira, gainera, horregatik bitrina barruan jarriko ditut", azaldu du.
  Erakusketa didaktikoa egiten saiatu dela dio, "piezak benetan ziren bezala ikusteko aukera eskainiko du erakusketak. Euskal Herrian eta Iberiar Penintsulan bizi izan diren gizakien berri ere emango dut, Homo Antecesor-etik hasita, Homo Sapiens arte. Gizakia kobazuloetan bizi zenetik gaur egungo teknologia erabiltzen hasi arteko ibilbidea jasoko dut, hau da, harrizko tresnak erabiltzetik sakeleko telefonoa erabiltzera nola pasatu garen azalduko dut erakusketan. Historiaurrea gerturatu nahi diet herritarrei, baina aldi berean, arkeologian adituak direnekin kontaktuan jarri nahi dut. Erakusketa honen bidez nire lana ezagutzera eman nahi dut".
  Erakusketaren ordutegia: astelehenetik larunbatera, 18:30etik 20:30era. Otsailaren 8tik 22ra.

1706637016883 Historiaurreko tresnen erreplikak jarriko ditu ikusgai Jose Julian Marquezek Kultur Et

1706637016995 Historiaurreko tresnen erreplikak jarriko ditu ikusgai Jose Julian Marquezek Kultur Et