Sari horrekin, bakearen alde egindako lana aitortu diete, besteak beste, biktimen eta ETAko kide ohien arteko aurrez aurreko harremanak bultzatu izana. Sarituek Eusko Jaurlaritzaren Biktimen Arretarako Bulegoa kudeatu zuten aurreko agintaldi bietan, eta orduan egin zuten lana aitortu eta eskertu diete horrela. Euskadin bakearen eta elkarbizitzaren alde egin dituzten ekimenak goraipatzen ditu sariak; biktimak ikasgeletara eraman izana, Glencreeko esperientzia, eta biktima eta presoen arteko bilerak egin izana, besteak beste.
Egin duten lana hori Euskaditik kanpo aitortzeak "aparteko garrantzia eta esanahi handia" du, Maixabel Lasarentzat (ikus eitb-ri egin dizkien adierazpena ondorengo bideoan). Era berean, "Gertatutakoaz kontakizun bat baino gehiago posible badira ere, guztiek izan behar dute egia ardatz", nabarmendu zuen Lasak hiru sarituen izenean giza eskubideen aldeko saria jasotzean.
∞Lotura duten albisteak:
- Espainiako Giza Eskubideen Saria jaso du Jaime Arresek, Maixabel Lasa eta Txema Urkijorekin batera (2013-11-19)
- Jaime Arrese: “'Gorputza hutsik daukat ETA-ren erabakiaren aurrean' (2011-10-24)
- Komando Autonomoek hildako Jaime Arrese gogoratu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan (2010-03-24)
- Omenaldi xume eta hunkigarria egin diete biktimei (2009-04-27)
- Terrorismoaren biktima izan diren elgoibartarrei omenaldia egin zieten (2008-04-28)
- Elkarren mina aitortu dute jatorri askotako biktimek, bat eginda (berria.info)
•Informazio gehiago: BARREN astekariak Jaime Arreseren hilketaren 25. urteurrenean, 2005ean, eginiko erreportajean (PDF)