Hasi dituzte Txankakoako errotonda handitzeko lanak

elgoibarren.net 2014ko ots. 7a, 17:44

Gaur hasi dituzte Txankakoako bidegurutzean dagoen errotonda berritzeko eta handitzeko lanak. Trafiko handia pilatzen den uneetan arazo asko sortzen direla-eta, arazo horiek errotonda bat eraikita konpon daitezkeela uste dute Udaleko arduradunek. Hala, errotonda eraikitzeko eskaera egin zioten Gipuzkoako Foru Aldundiari.

 
 Gaur egun Txankakoako bidegurutzea, Aiastia gainetik Markinara doan GI-2636 errepidearen hasieran, T itxurako bidegurutzea da, ezkerrerako biraketekin, eta oso bidegurutze desegokia da. Hori konpontzeko eta bide segurtasuna hobetzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak bidegurutzea ezabatu eta bertan biribilgune bat egiteko lanak hasi ditu. Diputazioak Excavaciones y Transportes Orsa enpresari esleitu zizkion lanak eta hilabete eta erdiko epea izango dute amaitzeko. 75.793,49 euroko (Bez barne) aurrekontua dute lanok. Beheko mapan ikus dezakezue Txankakoako errotonda berriak hartuko duen lekua eta izango duen itxura.

1706637005971 Hasi dituzte Txankakoako errotonda handitzeko lanak

1706637006125 Hasi dituzte Txankakoako errotonda handitzeko lanak