Sailkapen nagusiko lehen postuari eustea lortu duten arren, lidergoa sendotzeko aukera ona galdu du Concepto Egilek. Une honetan 38 punturekin daude Concepto eta Pinseque, baina Zaragozako taldeak partida bat gutxiago jokatu du orain arte. Gauzak horrela, irabazi ez arren, ez galtzea garrantzitsua zen elgoibartarrentzat. Beldur hori, baina, igarri egin zen etxekoen jokoan, eta aldiz, Zaragozako taldea oldarkorrago aritu zen, galtzeko gutxiago balu bezala. Hala izanik ere, etxekoak aurreratu ziren markagailuan, Treviñok hirugarren minutuan sartu zuen golari esker. Pinsequek lehen zatiaren ondarrean lortu zuen berdinketaren gola.
Bigarren zatian, galtzeko beldurrak aldagelan laga eta partidaren bila irten ziren bi taldeak. Kantxako bi aldeetan izan ziren gol aukerak baina ez batak ez besteak ez zuten golik egin. Gola sartzeko aukerarik argiena Pinsequek eduki zuen, partida amaitzeko minutu bat falta zenean. Pinsequeko jokalari batek Iraitz atezainaren aurrean, hurbil-hurbiletik, egin zuen jaurtiketa, baina sekulako geldituarekin erantzun zion Oiartzungo atezainak, bi puntuko balioa duen gelditua, hain zuzen ere.
•Lehia estua sailkapeneko aurreneko postuetan
Hurrengo jardunaldian atseden hartuko du Conceptok eta Pinsequek Zierbena hartuko du etxean, sailkapenean laugarren postuan (37 punturekin) dagoen taldea. Lehen bi sailkatuen arteko berdinketaren ostean, asko estutu da Bigarren Mailako B Multzoko sailkapena. Liderraren eta seigarren sailkatuaren artean hiru puntuko aldea besterik ez dago une honetan.

•Lankidetza hitzarmen gehiago
CD Debabarrena areto futbol taldeak eta Eskoriatzako kirol elkarteak lankidetzarako hitzarmena sinatu zuten orain gutxi. Debabarrenak Bigarren B mailan du bere lehen taldea, eta Eskoriatzako talde nagusiak Euskal Ligan jokatzen du. Gipuzkoako areto futbolaren alde lan egiteko batu dira bi klubak, eta batez ere, oinarrizko mailetan egingo dute lanketa. CD Debabarrenak inguruko taldeekin elkarlana sustatuz indartu nahi du, eta Elorrioko taldea izan da lankidetza hitzarmena sinatu duen azken taldea.