Idatzizko azalpenak, argazkiak, eta berak egindako plano eta ilustrazioak ere batu ditu Tobajasek. Bere asmoa liburua egitea zen, eta urteetan jardun du proiektu hori finantzatuko duen norbaiten bila, baina momentuz ez du ezer lortu eta, horregatik jarri du Gotzon Garate Udal Liburutegian, gutxienez nahi duenak kontsultatzeko modua izan dezan.
Mendaroko leize-zuloak ere sartu dituzte liburuan, Mendaro Elgoibarko parte zen garaian hasi zituzten-eta horien esplorazioak.
- Informazio osoagoa: BARREN aldizkariak 2011n egin zuen erreportajean (BARREN 804, 2011-11-25 PDF)