Omenaldi asko jaso zituen Iriondok azken urteetan, tarten Elgoibarko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskal Mendizale Federazioak eta Morkaiko Mendizale elkarteak 2010an Idotorben eskaini zioten omenaldia. Bere omenez eraiki zuten eskultura da omenaldiaren lekuko. Herriaren izen ona zabaldu eta mendizaletasuna sustatzeko egindako lana goraipatu zituzten omenaldiaren sustatzaileek. Era berean, Morkaiko mendi taldeak iaz ere omendu zuen mendi taldearen sortzailea izan zen Iriondo, Morkaikoren Egunean, hain zuzen ere. Morkaikoren kolaboratzaile “fin eta nekaezina” izan dela nabarmendu zuten Morkaikoko kideek Kalegoen plazan eskaini zioten omenaldian. “Morkaikoren izena harro zabaldu du mendiko estamenturik altuenetan eta laguntza eskatzen diogun bakoitzean beti dago eskaintzeko prest”, adierazi zuen Morkaikoko egungo presidentea den Andoitz Agirregomezkortak. Era berean, Finalista Egunaren sortzaile eta sustatzaile nagusienetakoa izan dela Iriondo gogora ekarri zuen Morkaikoko presidenteak.
Hileta elizkunak San Bartolome parrokian izango dira martitzenean, otsailaren 18an, 19:00etan.
•Iriondoren bizitzako pasarteak ahotsak.com atarian Bere bizitzako hainbat pasarte kontatu zizkien Pako Iriondok ahotsak.com egitasmoko lagunei, eta horiek 29 bideotan batu zituzten Iriondoren kontakizunak. {ahotsak.com webgunean dauzkazue ikusgai.} Ondorengo bideoan, Euskal Mendizale Federazioko presidente izendatu zuten sasoia ekarri zuen gogotik ahora: