Zapatuan hil zen Pako Iriondo Lizarralde
(Elgoibar, 1926), bizia mendiari eman dion elgoibartarra, eta atzo
(otsailak 18) egin zituzten haren aldeko hileta elizkizunak San
Bartolome parrokian. Lehenik, Euskal Herriko eta Espainiako hainbat txokotatik
Iriondori azken agurra ematera etorri ziren lagunei eta mendizaleei
udaletxeko pleno aretoan egin zieten ongi-etorria. Ondoren, San
Bartolome parrokiaren atarira arteko bidea egin zuten guztiek
elkarrekin, Udal Txistulari taldeko kide Jose Inazio Sarasuak txistuarekin Mendizaleen martxa jotzen zuen
bitartean. Pako Iriondoren alabak, Idoiak, eraman zuen aitaren errautsak zituen
kaxa. Parrokiako atarian, azkenik, pioletak eta mendi bastoiak goratuta
zituztela ohorezko pasilloa osatu zuten Morkaikoko lagunek.
•Mendiari emandako aurpegi ezagun asko
Bi aro desberdinetan Euskal Mendizale Federazioko presidente izana: 1972tik 1976ra eta 1986tik 2000ra bitartean, EMFko ohorezko presidentea ere bazen Iriondo eta urte guzti horietan jende asko ezagutzeko aukera izan zuen. Hori dela-eta mendiari lotutako jende andana batu zen atzo bere aldeko ospakizunetan, eta urrunetik etorri ziren horietako batzuk. Bartzelonatik etorri zen esaterako, Espainiako Mendizale Federazioko presidente Joan Garrigos. Azken urteetan Garrigosen aholkulari pertsonala izan zen Iriondo. Jordi Pons eta Paco Durá “Perleta” presidenteordeek ere ez zuten hutsik egin. Durá, gainera, Valentziako mendi federazioko {Federació d'Esports de Muntanya i Escalada de la Comunitat Valenciana} presidentea ere bada. Euskal Mendizale Federazioko egungo presidentea eta zuzendari teknikoa, Joseba Ugalde eta Antxon Burcio, hurrenez hurren, ere etorri ziren. Agintariez gainera, mendizale ezagunak ere gerturatu ziren Elgoibarrera: Alberto Iñurrategi, Josu Iztueta eta Juanjo San Sebastian, besteak beste. Horren gertukoak izan zituen Morkaikoko kideek eta herriko hainbat mendizalek ere parte hartu zuten azken agurrean.

•Errautsak itsasora eta mendira
Atzo goizean erraustu zuten Pako Iriondoren hilotza eta bere alabak eraman zituen kaxa baten barruan hileta elizkizunean. Kuttuna duten lekuren batean, itsasora begira, zabalduko dituztela errautsak jakinarazi dute sendikoek. Euskal Mendizale Federazioak ere jasoko du, baina, errautsen parte bat eta Aizkorrira begira jaurtiko dituztela jakinarazi dute.

•Euskal mendizaleen liderra
Antton Iturriza kazetariak “euskal mendizaleen liderra” izan den Pako Iriondoren inguruko gogoeta egin du Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia irratsaioan (entzun hemen audioa)