Artmosphere musika eta arte jaialdia antolatu dute bigarrengoz, Gaztetxean

elgoibarren.net 2014ko ots. 20a, 17:14

Iaz hasitako bidetik, Elgoibarko gazte talde batek Artmosphere 2014 musika eta arte jaialdia antolatu du bigarrengoz zapaturako (otsailak 22). Elektronika, house, techno eta deep house estiloko musika egiten duten musikariak gonbidatu dituzte, besteak beste. Horrez gain, Mitx-ek, bestalde, live-set saioa eskainiko du, hau da, hiru erritmo kaxa hartuta unean bertan sortuko du musika. Elgoibarko gaztetxean izango da.

 

1706636984899 Artmosphere musika eta arte jaialdia antolatu dute bigarrengoz, Gaztetxean

Antolatzaileen esanetan, musikak eta arteak, DJ eta bideo proiekzioen bitartez, bat egingo dute Artmosphere jaialdian. Iaz antolatu zuten jaialdia estreinakoz eta urtez urte hobetzen joatea dela euren asmoa jakinarazi dute. “Denborarekin, gure proiektua haztea eta jaialdi handiagoa eskaintzea nahiko genuke”, adierazi du Iñaki Ovejerok. Era berean, Elgoibarko kultur agenda dinamizatzea dute helburu. Mitx artistak irekiko du jaialdia 19:00etan. Giro eta atmosfera “berezia” sortuko du, ikusleei imaginazioan barrena bidaiatzeko aukera eskainiz. Ondoren etorriko dira gainerako DJ eta musikariak, tartean a.gonzalez DJ elgoibartarra. Emanaldia Elgoibarko gaztetxean izango da, eta sarrerak 5 euro balio ditu.

Artmosphere 2014 jaialdian parte hartuko duten artistak: