1992an Arkeolanek egin zuen estudioan ageri denez (Estudio historico del urbanismo de la villa de Elgoibar), 1867an hartu zuen etxe horrek Urdaikoa izena. 1906an Justo Atristainek erosi zuen eraikina, eta gerora iritsi ziren Garagartzatarrak (erlojudenda eduki zuten beheko solairuan hainbat urtean). Pello Arrietak emandako informazioaren arabera, Urdaikoa etxeak, Gabinekoak eta honek alboan duen jantzi-dendaren etxeak Kalebarrengo plazaren mendebaldeko aldea eratzen zuten, 1346an Markinako Hiribildu Nagusia (Villamayor de Marquina- Elgoibar) sortu zutenean. Goiko kalearen (Ermuaran edo San Bartolome) bukaerako etxea zen Urdaikoa.
Frantzisko Xabier Maria Munibe Idiakez, tituluz Peñafloridako kondea, (Azkoitia, 1729 - Bergara, 1785) euskal idazle eta musikagilea izan zen. Euskal Herrian Ilustrazioaren ideiak zabaldu nahian Euskalerriaren Adiskideen Elkartea sortu zuen. Etxe leinargiko semea izaki, Frantzian egin zituen ikasketak, zientzietan eta arte ederretan prestakuntza ona lortuz. XVIII. mendeko Ilustrazioak Euskal Herrian izandako ereduetako da Munibe. Azkoitiko Zalduntxoen (1764) eta Euskal Herriaren Adiskideen Elkartearen (1765) sortzailetako bat izan zen. Era berean, bere agintaldian bultzatu zuen Bergarako Erret Mintegia.
- Informazio osoagoa: ehu.es
Urdaikoa exea ageri den ondoko argazki zaharra 1983koa da. Kalebarren plaza eta herri guztia estali zuten ufalek egun horretan.