Asteburu osoko jaialdia izaten da Andoaingoa eta Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako piano ikasleak batzen dira urtero, eta aurten Kantabriako ikasle bat eta Arabako hiru ere bai. Guztira 880 ikasle elkartu ziren Andoaingo Bastero kultur Etxean, sei urtekoa gazteena eta 20 urtekoa zaharrena. Orotara 62 musika eskola ordezkatu zituzten.
Estilo eta garai desberdinetako piezak jo behar izaten dituzte piano ikasleek: Bach edo Haendel konposatzaile klasikoen piezak batetik, eta Marta Mier edo Pamela Wedwood musikagile garaikideek konposatutako pieza modernoagoak bestetik. Euskal musikagileen piezek ere badute lekua egitarauan, Aita Donostiak, Angel Unzuk edo Aitor Amezagak konposatutakoek, adibidez.
Elgoibartik joandako ikasleek pieza horiek eta beste batzuk jo behar izan zituzten, bakarka zein lau eskutara besteek. 18 ikaslek urrezko dominak eskuratu zituzten, zilarrezkoak beste 27k eta brontzezkoa ikasle batek.
∞Lotura duten albisteak:
- Pianoa: ikasle elgoibartarren instrumentu gogokoena (2011.02-24)
- Musika instrumentuek ba al daukate sexurik? (2007-03-08)