Lokarri-ren eta Baketik-en eskutik Elgoibar bakea eraikitzen izeneko ekimena jarri zuen martxan Elgoibarko Udalak 2012ko maiatzean. "Elgoibartik herri honetan eta euskal gizarte osoan bizikidetza eta berradiskidetze-kultura sustatzen laguntzea" zuten helburu eta azken bi urteetan hainbat ekimen egin dituzte bide horretan. Orain, giza eskubideen inguruko jardunaldiak antolatu ditu Udalak, Elgoibar1936 elkartearen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Programa honakoa da:
- Martxoaren 5ean, Zirardamendi. 1936. Testuinguru historikoa eta Giza Eskubideen urraketa. Hizlariak: Iñaki Goiogana (Historian lizentziatua. Sabino Arana Fundazioaren abertzaletasunaren artxibo historikoko teknikaria), Iosu Chueca (Historia Garaikidean doktorea, EHUko Historia Garaikideko Saileko irakaslea), Lourdes Herrasti (EHUko Geaografia eta Historiako lizentziatua. Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea).
- Martxoaren 11n, Indarkeriaren hausturak eta bizikidetzaren berreraikitzea. Hizlaria: Carlos Martin Beristain, medikua eta psikologian doktorea, giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei buruzko ikerketetan aditua, eta Glencree ekimenaren koordinatzailea.
- Martxoaren 18an, Biktimak euskal gizartean barne hartzen dituen memoria kolektiboa jorratuz. Hizlaria: Andres Krakenberger, Argituz giza eskubideen aldeko elkarteko presidentea.
•Izena emateko azken eguna, martxoaren 3a
Saio guztiak kafe-tertulia formatuan egingo dira. Bost edo sei lagunetako taldeetan banatuko dutela jendea azaldu du Elgoibarko alkate Alfredo Etxeberriak. Formatura ondo egokitzen zela-eta Elgoibar Ikastolako gela batean izango dira saioak, 19:00etan. Bi orduko iraupena izango du saio bakoitzak, eta hitzaldien ondoren, solasaldirako aukera izango da partaideen eta hizlarien artean. Saioen formatua dela-eta, lekua mugatua izango denez, beharrezkoa da martxoaren 3a baino lehen izena ematea 943 743 700 telefonoan edo helbide honetara idatziz: maite@elgoibar.net.

∞Lotura duten albisteak:
- Bizikidetza lantzen jarraituko dute Lokarrik antolatutako foroetan (2013-02-20)
- Elkarbizikidetza proiektuak aurrera jarraitzen du (2013-01-10)
- Eguenean aurkeztuko dute jendaurrean “Elgoibar bakea eraikitzen’ egitasmoa (2012-05-16)
- ‘Elgoibar bakea eraikitzen’ ekimena bultzatuko du Elgoibarko Udalak (2012-04-20)