Maalatarrak eta plazatarrak; inauterietako anekdota

elgoibarren.net 2014ko ots. 27a, 14:46

Elgoibarko Udalak, Badihardugu elkartearekin batera, 2007 urtean jarri zuen Ahotsak.com proiektua abian, herriko nagusienen ahotik, gure ahozko ondarea jaso eta digitalizatzeko helburuarekin. Orain artean 70 herritarren lekukotasuna jaso dute, eta 1.216 pasarte inguru jarri dituzte sarean. Aurrerantzean pasarte horietako batzuk jarriko ditugu elgoiBARREN.net atarian, ahozko ondarearen altxor horiek ezagutzera emateko. Hasteko, hona inauteriekin zerikusia duten bi pasarte, Elgoibarkoa bata eta Mendarokoa bestea. (audioa eta bideoa dauzka)


 Joxepa Aranberrik (Elgoibar, 1911-2005) eta Agustina Arrizabalagak (Elgoibar, 1912-2012) ahotsak.com ekimenekoei kontatutakoaren arabera, Maalatarrek eta plazatarrek pikeak izaten zituzten Elgoibarren, eta borrokan ere egiten zuten batzuetan. Inauterietan aurpegiak estalita ibiltzen ziren. Mutil altu batek dantza eskatu zion gaztetan Agustinari eta hankak apurtuta amaitu zuen. Hurrengo egunean jakin zuen nor zen berarekin dantza egin zuena. Entzun audioa:

Inauteriak Mendaron
 Mendaron ere ospatzen zituzten inauteriak. Kontxita Garatek (Mendaro, 1926-2011) akorduan daukanez, karnabaletan kaleko jendea tortillak hartu eta Sahatzura joaten zen merienda egitera. Sasikopotzu ohitura zaharraz ari da. Ikusi ondorengo bideoan:

Ahotsak.com, Euskal Herriko Ahotsak Proiektu honen helburu nagusia da, Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea; hau da, gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu, eta euren euskara eta bizipenak jasotzea eta herritarren artean zabaltzea