Obrak martxoan hasiko dira eta hiru bat aste iraungo dute. Udal Kirol Patronatuko arduradunek jakinarazi dutenez, teilatuaren erdia konponduko dute momentuz, tabernatik gertuen dagoen zatia, hain justu ere.
Era berean, Olaizaga kiroldegi barruko igogailua berritzeko lanak hasita daudela jakinarazi dute Udal Kirol Patronatutik, eta elbarrituentzako aldagela berria egiteko lanak, berriz, amaituta. Erabiltzaileen erosotasuna hobetzeko helburuarekin, elbarrituentzako aldagela bat eraiki dute Olaizaga kiroldegiko igerilekuan, kiroldegira gurpildun aulkian joaten direnek erabil dezaten. Aurrekoez gainera, ezintasunen bat dutenentzako eta umetxoen aulkientzako sarrera berezia eraikiko du Udalak Olaizaga kiroldegira sartzeko sarrera nagusian.