Herriko kaleetan barrena kalejiran irten beharrean, ikastetxe barruan ospatu dute Euskal Inauteria Elgoibar ikastolako ikasleek eta irakasleek gaur arratsaldean. Honenbestez, hasi dira Inauterietako ospakizunak gurean. Gaur bertan izango dute jarraipena, Vacuna elkarteak arratsalde iluntzerako antolatu duen pintxo poteoarekin.
Kalegoen plazan hasiko dute pintxo poteoa,
eta antolatzaileek mozorrotuta joatea eskatu dute. 19:30ean elkartuko
dira plazan, eta Maalan amaituko dute ibilbidea, 22:00ak aldera.
Mozorrotzeko gaia ere jarri dute: heroeak eta bilauak. Pintxo-potea
Gabaz tabernan amaituko dute. Mokadutxoa emango diete han, eta gau osoan
dantzarako musika izango dute.
2013ko BIDEOAK
Inauteriak 2013, zapatua
Inauteriak 2013, martitzena
•Inauterietako egitaraua
Otsailak 28, barixakua
Otsailak 28, barixakua
- 15:15etik 16:30era: Ikastolako haurren Euskal Inauteria. Kalejira eta dantza saioa Ikastolatik Kalegoen plazaraino. (Eguraldi txarra eginez gero, Ikastolan izango da)
- 17:00etatik 19:30era: Mozorro Festa, merendola eta mozorro lehiaketa Ludotekan.
- 18:00: Atxutxikaraokea 0-12 urte bitarteko haurrei zuzendua, Kalegoen plazan. (euria eginez gero, Maalan) Antolatzailea: Atxutxiamaika.
- 19:00etan: Mozorroen eta karrozen desfilea. Mauxitxa txarangarekin eta erraldoi, buruhandi eta zezenzikletekin. Maalatik hasiko da.
- 20:30ean: Txokolatada, Maalako parkean.
- 23:00etan: Karaokea 16 urtetik gorakoentzat, Maalako parkean.
- 23:30ean: Mauxitxa txarangaren kalejira, Kalegoen plazatik Maalako parkera.
- 24:00etan: Erromeria Fan&Go taldearekin, Maalako parkean.
- 18:00etatik 21:00etara: dantzaldia Gelatxo Orkestrarekin, Jubilatuen Biltokian.
- 16:30 Mozorroen elkartzea, Kalegoen plazan.
- 16:45: Kiki, Koko ets Moko "Txontada Txondal dibertsioa eta jai" ikuskizuna Kalegoen plazan. Euria egiten badu: Maalan.
- 18:15ean: mauxitxa txarangarekin kalejira, erraldoi, buruhandi eta zzezenzikletekin.
- 18:00etatik 21:00etara: Gelatxo Orkestraren dantzaldia Jubilatuen Biltokian. Mozorro lehiaketa ere izango da eta bi sari banatuko dira ondoen mozorroturik daudenen artean.