Hiru autok elkar jo dute gasolindegi parean

elgoibarren.net 2014ko mar. 6a, 11:34

634 errepidean elkar jo dute hiru ibilgailuk 9:00ak inguruan, gasolindegi parean. Elgoibarko Udaltzaingoak jakinarazitakoaren arabera, lagun bat zauritu da istripuan eta Mendaroko Ospitalera eraman dute anbulantzian. (bideoa dauka)


 Bilborako noranzkoan zihoan auto bat gasolindegira sartzen ahalegintzen ari zenean gertatu da istripua. Maniobra hori egiten ari zela, atzetik jo du beste auto batek eta bien talkaren ondorioz beste ibilgailu bat ere jo dute. Gasolindegira sartzen ari zen autoko laguna izan da Mendaroko Ospitalera eraman dutena.
Istripuaren ondorioak ikus ditzakezue goiko bideoan. Herritar batek autoan duen kameratik grabatutako irudiak dira.

1706636954078 Hiru autok elkar jo dute gasolindegi parean

1706636954202 Hiru autok elkar jo dute gasolindegi parean

Lotura duten albisteak: