Bi datu nabarmendu zituen joan zen astean Alfredo Etxeberriak: batetik, 2013an hondakinen %34,8 bildu zela Elgoibarren gaika, eta bestetik, Elgoibarko etxebizitzen %62tan dutela bosgarren edukiontzia.
Horren harira, EHBilduk esan du ez dagoela pozteko arrazoirik, sortzen ditugun hondakinen %80 birziklagarria izanda, "gehiena" zabortegira botatzen delako. "Elgoibartarrok inguruko herritarrek baino gehiago birziklatzen dugu, baina hondakin gehiago sortzen dugunez besteak baino zabor gehiago ari gara botatzen zabortegira", adierazi dute. Datuak ere eman dituzte {ikusi goiko grafikoan}: elgoibartar batek, batez beste, 424 kilo hondakin sortzen ditu, eta horietatik 284 kilo doaz zabortegira; eskualdeko beste herrietakoek botatzen dutena baino %11 gehiago, koalizioaren arabera.
•Gaikako bilketan aurrerapausorik ez
Gaikako bilketari dagokionean aurrerapausorik ez dela egon salatu du EHBilduk, alkateak esandakoaz bestera. Debabarrenako mankomunitateak emandako datuak eskuan, Etxeberriak esan zuen urtebetean %22tik %33,46ra igo zela gaika bildutakoa, baina datuen azaleko balorazioa egitea egotzi dio koalizioak. Igoera hori hilabetez hilabete aztertuz gero, errealitatea beste bat dela adierazi dute: hau da, igoera handiena, %19tik %30era artekoa, bosgarren edukiontzia jarri eta hasierako hilabeteetan eman zela, eta ordutik ez dela aurrera egin. "Azken hamar hilabeteetan ez da igoerarik egon, emaitzak ez dute ez aurrera ez atzera egin. Datu horiek ez digute, beraz, baikorrak izateko arrazoirik ematen", azaldu du Jose Luis Ibartzabalek Miren Arrate Arrietarekin batera eskaini duen prentsaurrekoan.
•Bosgarren edukiontzia
Udalak bosgarren edukiontziaren harira esandakoak ere kritikatu ditu EHBilduk. koalizioaren arabera, hondakin organikoarentzako edukiontzia dutenak barik erabiltzen dutenak hartu behar dira aintzat, eta horiek elgoibartarren %33 direla nabarmendu dute. "Hiruko erregela xinple bat egitea nahikoa dugu hori jakiteko", esan du Jose Luis Ibartzabalek. Eta honela azaldu du: "Mankomunitatearen datuen arabera, batez beste elgoibartar bakoitzak urtean zehar 30 kilo botatzen ditu bosgarren edukiontzian. Atez ate ezarrita dauden herrietan 90 kilo biltzen dituzte. Beraz ondorioa garbia da: elgoibartarren %33ak bakarrik erabiltzen du bosgarren edukiontzia”. Horren harira esan dute, bosgarren edukiontzia jarri izanak ez duela ekarri herritarrek gainerako edukiontziak ondo erabiltzea.
∞Lotura duten albisteak:
- Hondakinen gaikako bilketara batuko dira ikastetxeak, enpresak eta ostalaritza (2014-02-12)
- Arcadio Benitez: Nire izenean ez! (2014-02-06)
- Debabarrenako mankomunitateek auzitara eramango du Zubietako errauste plantaren kontratuen etetea (2014-01-28)
- Zerga eta tasa gehienak izoztuta mantenduko dituzte 2014an (2013-11-01)
- Zaborren inguruko bi mozio onartu ditu Udalbatzak (2013-07-11)
- Nun dago Elgoibar? (2013-06-19)
- Zaborren inguruko azken berriak (2013-05-25)
- Udal Gobernuak 2011tik indarrean dagoen zaborren planera batzeko eskatu dio Bilduri (2013-05-16)
- EHBilduk “hondakinen kudeaketa egokian” pausuak emateko proposamena egin dio EAJri (2013-05-03)
- Edukiontzi marroiak irekitzeko txartel pertsonalizatuak banatuko ditu Udalak urtea amaitzerako (2013-04-26)
- Urtebetean %20tik 30era igo da Elgoibarren gaika sailkatutako hondakin kopurua (2013-01-16)
- Zaborren inguruko ondorioak (Okil Beltzak, 2012-09-20)
- Herriko auzo guztietara ailegatuko da 5. edukiontzia aste honetan (2012-09-14)
- Santa Ana eta Santa Klara kaleetara maiatzean ailegatuko da edukiontzi marroia (2012-04-24)
- Debabarrena Gipuzkoan gutxien birziklatzen duen eskualdea dela salatu du Bilduk (2012-04-23)
- Biohondakinen gaikako bilketan izena emateko aukera zabalik oraindik (2012-02-14)
- Aurki iritsiko da Elgoibarrera edukiontzi marroia, biohondakinak jasotzekoa (2012-01-13)