Egitarau zabala antolatu dute Elgoibarren Martxoaren 8aren harira

elgoibarren.net 2014ko mar. 7a, 10:19

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira ekintza ugari antolatu dituzte Elgoibarren eta Mendaron, tartean Elgoibarko emakume artisauen erakusketa. Elgoibarko Udaleko Berdintasun Sailak antolatu du 32 emakumeren lanez osatutako erakusketa. Atzo inauguratu zuten eta martxoaren 15era arte egongo da ikusteko aukera Kultur Etxeko erakusketa gelan. Bihar, martxoak 8, elkarretaratzea egingo dute Kalegoen plazan (13:00). (agenda dauka)

 

1706636952945 Egitarau zabala antolatu dute Elgoibarren Martxoaren 8aren harira

Era berean, Gaztelekuan, martxoaren 8ari buruzko informazioa jarrito dute, eta historian zehar egon diren "emakume esanguratsuenen" berri emango dute, baita emakume elgoibartarrena ere. Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean bertan, Haizea elkarteak deituta bazkaria egingo dute hala nahi duten emakumeek Sigma jatetxean (14:30). Horretarako, Pitxintxun eman behar da izena, 26 euroren truke. Aurrez, baina, 13:00etan, elkarretaratzea egingo dute Kalegoen plazan, Elgoibarko Emakumeen Kontseiluak deituta.
Martxoaren 10ean, berriz, oihulari Klown taldeko Raquel Imaz ipuin kontalaria etorriko da liburutegira. 5-6 urte bitarteko haurrentzako saioa eskainiko du.
Emakumeen frontenis maratoia Mendaron
 Mendaron emakumeentzako frontenis maratoia antolatu dute martxoaren 8rako. Goñati pilotalekuan izango da 9:30ean hasita. Horrez gain, Mendaroko Udalak ekintza gehiago ere antolatu ditu biharko. 16:30etik aurrera jolasak antolatu dituzte Goñati pilotalekuan eta 18:00etan Quiero ser como Beckham filma eskainiko dute San Agustin kulturgunean

 ♦ AGENDA:
  • ANTZERKIA: Glu-Glu produzkioakek La ˙ltima oportunidad antzezlana eskainiko du gaur, 20:30ean, Herriko Antzokian.
  • ERAKUSKETA: Elgoibarko emakumeak eta artisautza erakusketa zabalduko dute bihar, 32 emakumeren lanez, eta hilaren 15era arte egongo da ikusteko aukera. kultur Etxeko erakusketa gelan jarriko dute 18:30etik 20:30era.
  • IPUIN KONTALARIA: oihulari klown taldeko raquel Imaz ipuin kontalaria etorriko da Elgoibarko liburutegira, ipuinak kontatzera. Martxoaren 10ean izango da, 17:00etan, eta saioa 5 eta 6 urteko haurrei zuzendut dago.
  • ERAKUSKETA: Emakume mundialak izenburuko erakusketa jarriko dute martxoaren 5ean, Gaztelekuan. Martxoaren 8ari buruzko informazioa jasoko dute, eta historian zehar egon diren eta gaur egun dauden emakume ìesanguratsuenî informazioa jarriko dute, tartean emakume elgoibartarrena.
  • EMAKUMEEN BAZKARIA: Bihar izango da, Sigma jatetxean. Haizea elkarteak antolatu du.
  • ZINE FORUMA: Silkwood filma ikusi eta komentatuko dute, Elgoibarko kultur Etxeko hitzaldi gelan. Haizea elkarteak antolatu du eta Loredi Salegik dinamizatuko du saioa. 21:30ean batuko dira kaferako, eta 22:00etan hasiko da zine emanaldia.
  • ELKARRETARATZEA: Elgoibarko Emakumeen kontseiluak deituta, elkarretaratzea egingo dute bihar, 13:00etan, kalegoen plazan.
  • JOLASAK eta ZINE EMANALDIA: Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira jolasak egingo dira bihar, Mendaron, Goñati frontoian,16:30etik aurrera. Mendaroko udalak, gaztelekuak eta ludotekak elkarlanean antolatu dituzte jolasak. domekan, hilaren 9an, berriz, Quiero ser como Beckham filma eskainko dute Mendaroko San Agustin kulturgunean, 18:00etatik aurrera.