Elgoibarko Ludotekan eta Gaztelekuan ere ospatu dituzte inauteriak. Gaztelekuan makillatzaile profesional bat ekarri zuten gaztetxoei makillatzen erakusteko. Hamabi gaztek parte hartu zuten ikastaroan eta denak irten zirela gustura emaitzarekin jakinarazi dute Gaztelekuko arduradunek. “Gazteek aldez aurretik esan ziguten zertaz mozorrotu behar ziren, makillatzaileak ideia bat izan zezan eta era guztietako mozorroekin etorri ziren Gaztelekura, mimoz jantzita batzuk, gotikoz beste batzuk edo oilo, turista edo pailazoen mozorroekin agertu ziren beste zenbait, besteak beste”, azaldu dute. Euren mozorroak aurpegiko makillaje dotore batekin osatzeko aukera izan zuten horiek.
Bigarren urtez eman du Jone Arruabarrenak makillaje ikastaroa Elgoibarko Gaztelekuan eta bera ere gustura geratu zen saioarekin. Gaztelekuan sortu zen “giro polita” nabarmendu du.