Elkarretaratzea emakumeen eta gizonezkoen berdintasuna aldarrikatzeko

elgoibarren.net 2014ko mar. 10a, 08:53

Emakumeen Nazioarteo Eguna ospatu zen munduan zapatuan, martxoaren 8an, eta egun horren harira, hainbat ekintza antolatu dituzte Elgoibarren eta Mendaron. Horien artean, Elgoibarko Emakumeen Kontseiluak deituta, elkarretaratzea egin zuten zapatu eguerdian kalegoen plazan (ondoko argazkian)

 
♦ AGENDA:
  • ERAKUSKETA: Elgoibarko emakumeak eta artisautza erakusketa prestatu dute, 32 emakumeren lanez, eta hilaren 15era arte egongo da ikusteko aukera. kultur Etxeko erakusketa gelan jarri dute 18:30etik 20:30era.
  • IPUIN KONTALARIA: oihulari klown taldeko raquel Imaz ipuin kontalaria etorriko da Elgoibarko liburutegira, ipuinak kontatzera. Martxoaren 10ean izango da, 17:00etan, eta saioa 5 eta 6 urteko haurrei zuzendut dago.
  • ERAKUSKETA: Emakume mundialak izenburuko erakusketa jarri dute Gaztelekuan. Martxoaren 8ari buruzko informazioa jaso dute, eta historian zehar egon diren eta gaur egun dauden emakume "esanguratsuen" informazioa jarri dute, tartean emakume elgoibartarrena.