29 elgoibartarrek eta 8 mendaroarrek bukatu dute 25. Lilatoia

elgoibarren.net 2014ko mar. 10a, 19:04

 
Mende laurdena bete zuen atzo (martxoak 9) Donostiako Lilatoiak, eta sekula baino emakume gehiagok parte hartu zuten emakumeen aldeko festan. 3.146 lagunek amaitu zuten bost kilometroko proba, tartean 29 elgoibartarrek eta 8 mendaroarrek. Ondoko argazkian Lourdes San Martin eta Miren Ramos ama alabak. (sailkapena dauka)

 


 Giro zoragarriarekin ospatu zuten domekan Lilatoi lasterketaren 25. ekinaldia. Parte hartzeari erreparatuz, gainera, osasuntsu bete du mende laurdena Lilatoiak. Donostiako koordinadora feministak 1990 urtean antolatu zuen estreinakoz emakumeentzako 5 kilometroko herri lasterketa. Besteak beste, emakumeak kirola kalean egitera, lasterketa mistoetan parte hartzera eta kirolarekin atxikimendua izatera animatzeko eta, nola ez, emakumeek egindako kirol jardueren aitorpena aldarrikatzeko. Ordutik hogeita bost urte igaro dira, eta lasterketak gaur egun ere kirolean lehen urratsak emateko aitzakia izan ohi da emakume askorentzat. Beste emakume batzuk lehiatzera ere irteten dira eta Izaro Rubio ordiziarra izan zen horien artean azkarrena. 17 minutu eta 58 segundoan egin zuen proba. Ana Llorens iruindarrari 11 segundoren aldea atera zion, eta Aratz Rodriguez izan zen hirugarren.

1706636950695 29 elgoibartarrek eta 8 mendaroarrek bukatu dute 25. Lilatoia

1706636950807 29 elgoibartarrek eta 8 mendaroarrek bukatu dute 25. Lilatoia

 Gure ordezkariei dagokionez, aurreko urteetan baino parte hartzaile gehiago joan dira Elgoibartik eta Mendarotik Donostiara. Hona hemen euren emaitzak (sailkapen osoa lilaton.es):

Elgoibartarren sailkapena (postua, izena  eta denbora)
  • 49. Idoia Oiarzabal (22:15)
  • 111. Lourdes San Martin (23:48)
  • 112. Miren Ramos (23:48)
  • 117. Jone Olaizola (23:57)
  • 118. Lore Bereziartua (23:57)
  • 152. Izaskun Hurtado (24:36)
  • 312. Andrea Arriola (26:42)
  • 313. Judith Zabala (26:42)
  • 401. Eider Iriondo (26:50)
  • 544. Susana Azpilikueta (28:37)
  • 652. Ainhoa Juaristi (29:09)
  • 653. Maider Etxaniz (29: 10)
  • 701. Olatz Gonzalez (29:23)
  • 756. Pilar De La Lama (29:39)
  • 1.048. Lorea Oyarzabal (31:01)
  • 1.089. Maite Uribe (31:09)
  • 1.092. Ainhoa Alberdi (31:09)
  • 2.111. Ana Fernandez (34:30)
  • 2.419. Marian Arriola (35:36)
  • 2.421. Mapi Fernandez (35:36)
  • 2.460. Inma Mugerza (35:42)
  • 2.629. Estitxu Irisarri (36:19)
  • 2.819. Izaskun Landa (37:01)
  • 3.024. Maria Jose San Juan Grandes (38:38)
  • 3.032. Maite Landaburu (38:53)
  • 3.033. Janire Eguren (38:54)
  • 3.034. Miriam Lizarralde (38:54)
  • 3.035 Amaia Gorrotxategi (38:54)
  • 3.037 Amaia Zubiaurre (38:54)
Mendaroarren sailkapena:
  • 211. Marimar Cebrian (25:26)
  • 322. Irene Elorza (26:46)
  • 1.583 Dorleta Aranberri (32:50)
  • 1.587 Izaskun Loyola (32:51)
  • 2.672 Mirari Egaña (36:30)
  • 2.673 Maria Etxabe (36:30)
  • 2.675 Lorea Riaño (36:30)
  • 2.938 Idoia Larrañaga (37:53)
Lotura duten albisteak: