'Gazta zati bat' dokumentala ostegunean

Gure Esku Dago 2014ko mar. 10a, 20:48

Nazioen Mundua mugimenduak aurkeztutako 'Gazta zati bat' dokumentala ikusteko aukera izango dugu ostegunean, martxoaren 13an, Kultur Etxeko htzaldi gelan.

 

  Gure Esku Dago dinamikaren abiapuntua ulertu ahal izateko ikusi beharreko dokumentala da 'Gazta zati bat'. Goierriko Idiazabal herria sortutako Nazioen Mundua mugimenduak egindako ibilbidea azalduko digu dokumentalak, Euskal Herriko eta atzerriko hainbat politikariri egindako elkarrizketekin batera. 

Gazta Zati Bat from Gazta zati bat on Vimeo.

  Martxoaren 13an, ostegunean, 19:00etan Kultur Etxeko hitzaldi gelan egongo da ikusgai. Era berean, Ion Telleria idiazabaldarra ere izango dugu gure artean dokumentala aurkeztu eta Gure Esku Dago dinamikaren aurkezpen txiki bat ere egiteko.