Elgoibarko Udalak eta Lokarrik antolatuta, giza eskubideen inguruko jardunaldiak hasi ziren joan den martxoaren 5ean. Lehen saioan, Zirardamendi. 1936. Testuinguru historikoa eta Giza Eskubideen urraketa izenburupean, hiru hizlarik hartu zuten hitza: Iñaki Goioganak, Iosu Chuecak eta Lourdes Herrastik. Hiru hitzaldi horien bideoak igo ditu sarera Elgoibarko Udalak (beherago dauzkazue)
Gaur (martxoak 11) egingo dute jardunaldien bigarren saioa, Elgoibar Ikastolan hau ere. “Indarkeriaren hausturak eta bizikidetzaren berreraikitzea” izeneko hitzaldia emango du Carlos Martin Beristainek. Medikua eta psikologian doktorea da eta 1989az geroztik gerraren biktimekin eta giza eskubideen erakundeekin lanean dihardu. Glencree ekimenaren koordinatzailea ere bada.
19:00etan hasiko da kafe-tertulia formatuan egingo duten hitzaldia, Elgoibar Ikastolan. Beristainen hitzaldiaren ostean solasaldirako aukera izango da partaideen eta hizlarien artean. Parte hartu nahi izanez gero, 943 743 700 telefono zenbakira deituta eman daiteke izena, edo helbide honetara idatziz: maite@elgoibar.net.
Elgoibarko Udalak, gainera, hitzaldia zuzenean emango du Udalaren web orrian.
•BIDEOAK: lehen jardunaldian parte hartu zuten hizlarien solasaldiak.
∞Lotura duten albisteak:
- Giza eskubideen inguruko jardunaldiak egingo dituzte martxoan Elgoibarren (2014-02-26)
- Bizikidetza lantzen jarraituko dute Lokarrik antolatutako foroetan (2013-02-20)
- Elkarbizikidetza proiektuak aurrera jarraitzen du (2013-01-10)
- Eguenean aurkeztuko dute jendaurrean “Elgoibar bakea eraikitzen’ egitasmoa (2012-05-16)
- ‘Elgoibar bakea eraikitzen’ ekimena bultzatuko du Elgoibarko Udalak (2012-04-20)