Durangotik Iruñeara arteko bidea eskuz esku osatzeko –123 kilometro–, gutxienez 50.000 bat lagun beharko direla aurreikusi dute Gure esku dago ekimeneko sustatzaileek. Giza kateak ez ditu Euskal Herriko herri guztiak zeharkatuko, eta horregatik, eskualde bakoitzari ibilbidearen puntu zehatz batzuk egokituko zaizkio, giza katea osatzen dela ziurtatze aldera. Elgoibartarrei eta mendaroarrei Bergara eta Antzuola arteko zatia betetzea egokitu zaie, 32. kilometroa zehatz mehatz. Ekainaren 8an hara joan nahi dutenentzat autobusa antolatu dute Elgoibartik Bergarara joateko.
Gainera, 32. kilometroari dagozkion metroak erosteko aukera izango dute herritarrek. Metro bakoitza bost euroan jarri dute salgai. Metroarekin batera motxila bat eta giza katerako materiala jasoko du erosleak. Barixaku arratsaldero Kalegoen plazan jarriko duten mahaian edo Elgoibarko batzordeko kideek astelehenero, 19:00etatik aurrera, Kultur Etxeko sotoan egiten dituzten bileretan. Era berean, kamisetak eta lepoko zapiak ere salgai jarri dituztela jakinarazi dute. Metroak erosteko aukera desberdinak daude.
•Gaza zati bat dokumentala
Gure esku dago-k badaki ez dela zeregin makala 50.000 pertsona biltzea. Horregatik, lanean dihardute. Motorrak berotzen joateko hainbat ekintza antolatu ditu Elgoibarko batzordeak. Hala, batetik, martxoaren 13rako Gazta zati bat dokumentalaren emanaldia antolatu dute. Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango da, 19:00etan. Ion Telleria idiazabaldarra etorriko da Elgoibarrera dokumentala aurkeztera eta Gure Esku Dago dinamikaren aurkezpen laburra egitera. Joan ezin dutenentzat, Gotzon Garate Udal liburutegian dokumentalaren DVDa hartzeko aukera ere badagoela ohartarazi dute.

Gazta Zati Bat from Gazta zati bat on Vimeo.
•Argazki erraldoia martxoaren 22anBestetik, erabakitzeko eskubidearen aldeko argazki erraldoia atera nahi dute martxoaren 22an, Kalegoen plazan (13:00). Ahalik eta jende gehiena batzeko deia egin dute antolatzaileek. Ildo beretik, Elgoibarko batzordeko kideek nabarmendu dute dimakika honekin bat egin nahi duten herritarrek ateak zabalik dituztela, ekainaren 8ra bitartean egin asmo dituzten ekintzen antolakuntzan laguntzeko.
- Informazio osoagoa: Gure esku dago blogean eta BARREN aldizkariak eginiko erreportajean (897. zenb. 2014-02-21)
∞Lotura duten albisteak: