Martxoaren 17an irekiko da Aste Santuko Kirol Kanpusean izena emateko epea

elgoibarren.net 2014ko mar. 12a, 14:25

 
Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak Aste Santuko Kirol Kanpusa antolatuko du aurten ere. Zazpi egunetan, apirilaren 14, 15, 16, 22, 23, 24 eta 25ean, 9:30etatik 12:30etara, kirol desberdinak egiteko aukera izango dute partaideek. Interesatuek Olaizaga kiroldegian eman dezakete izena, martxoaren 17tik apirilaren 4ra.



 

 Aurtengo Kirol Kanpusean 2000 eta 2006 urte bitartean, biak barne, jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute. Mintxetako atletismo, padel eta tenis pistak, futbol zelaiak, Olaizaga kiroldegiko kantxa eta Ikastolako frontoia erabiliko dituzte futbola, saskibaloia, tenisa, padela, atletismoa eta beste kirol mordoxka egiteko.
 Interesatuek Olaizaga kiroldegian eman dezakete izena, martxoaren 17tik apirilaren 4ra. Patronatuko abonatuek 52 euro ordaindu beharko dituzte eta 57 euro bazkide ez direnek.