Danele Sarriugarteren “Erraiak” liburuaren lehen kapitulua, sarean irakurgai

elgoibarren.net 2014ko mar. 12a, 15:20

 
Atzo (martxoak 11) aurkeztu zuten Donostian Igartza sariketako XV. edizioko irabazle izan zen Danele Sarriugarte elgoibartarraren liburua: Erraiak. Gainera, Elkar argitaletxeak sarean jarri du irakurgai liburuaren lehen kapitulua oso osorik. (bideoa dauka)

 

  Koldo Agirre Beasaingo alkatea, Joxe Begiristain CAFeko euskara teknikaria eta Antxiñe Mendizabal Elkarreko editorea izan zituen ondoan Danele Sarriugartek (Elgoibar, 1989), atzo, Erraiak liburuaren aurkezpenean. Bere nobelaz berba egiteko baino, bere lagun Garazi Arrulari eta bertaratu ziren lagun eta gurasoei eskerrak emateko erabili zuen aurkezpenean hitz egiteko utzi zioten tartea. Donostian egin zuten liburuaren lehen aurkezpena eta, egun berean egin zuten bigarrena Beasaingo Igartza jauregian. Goierriko Hitzakoek ondorengo bideoan jaso dute Beasaingo aurkezpena:

‘Erraiak’ – Sinopsia
  Bikote haustura mingarri bat du abiapuntu eleberriak; emakumezko baten kontakizuna bakarrik iritsiko zaio, ordea, irakurleari, obsesio bihurtuta. Horregatik, ez ohiko intentsitatez barneratu da idazlea pertsonaiaren barrunbeetan, haren zokorik ezkutuenak, erraiak, agerian utziz, ez bere buruaren ez inoren aurrean biluzteko lotsarik gabe. Aldez aurretiko aurreiritzirik gabeko barne bakarrizketa batean murgilduta, protagonistak ordura arteko bere bikote harremanak xehatuko ditu, inoiz utzi ez duten mamuen aurrez aurre jarriz. (informazio osoagoa)

Lehen kapitulua sarean irakurgai
Lotura duten albisteak: