Euskal Herriko Fisikaren Olinpiar Jokoak irabazi ditu Alberto Hijano elgoibartar gazteak

elgoibarren.net 2014ko mar. 13a, 09:53

 
Markak hausten jarraitzen dute Alberto eta Guillermo Hijano anaia elgoibartarrek. Albertok, zaharrenak, 16 urte ditu, eta Batxilergoko bi ikasturteak aldi berean egiten dihardu gaur egun Mutrikuko Institutuan. Matematikaren Olinpiar Jokoak irabazi zituen 2011n eta orain Euskal Herriko Fisikaren Olinpiar Jokoak irabazi ditu.


 Leioan, Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologien fakultatean jokatu dira Fisikaren olinpiar jokoak. Nazioarteko txapelketa da, eta Leioan jokatu dena Euskal Herriko kanporaketa izan da. Guztira, 34 ikaslek parte hartu zuten eta lehenengo egin duten hirurak, Alberto Hijano elgoibartarra, Santurtziko institutuko Eneko Martin eta Loiuko Urdaneta kolegioko Baithin Power, Espainiako kanporaketarako sailkatu dira –apirilaren 4an jokatuko da Galizian—
Lau orduko azterketa egin zuten Loiun, eta 25 orrialde aurretik eta atzetik bete zituen Albertok, ariketetanÖ

 Fisikaren Olinpiadetan lortu duen lehen sari hau 2011n Matematikaren Olinpiadetan lortu zuen lehen postuari gehitu behar zaio. Albertoren anaia gazteagoak, Guillermok ere irabazi zuen Matematikaren Olinpiada.

Jesus Hijano Guillermo eta Alberto semeekin.

Honakoa ez da izan antzerako txapelketa batean lortu duen lehen saria izan Albertorentzat, 2011n Euskadiko Olinpiada Matematikoak irabazi zituen-eta. Bere anaia gazteagoak, Guillermok ere irabazi zuen Euskadiko Olinpiada Matematikoa, 2013an; eta, gainera, ohorezko aipamen berezia jaso zuen gero Espainiako Olinpiada Matematikoan.