Callellako Festimatge irudiaren jaialdiaren barruan, Trofeu Torretes de Fotografia argazki lehiaketaren 38. ekinaldia antolatu dute aurten. 53 herrialdetako 378 argazkilarik parte hartu dute lehiaketan, eta guztira, 3.983 argazki aurkeztu dituzte sariketara. Hiru sail ditu lehiaketak, eta horietako batean, itsasoarekin zerikusia duten argazkien atalean, saritu dute Iñaki San Martin Soarte argazkilari elgoibartarraren argazki bat, Aterki urdina izenekoa. Image Sans Frontiers (ISF) ziurtagiriarekin nabarmendu dute Calellan (Bartzelona).
Motxo itsasontzia ageri da Soarteren argazkian, Debako Elorriaga auzoko Baratzazaraurrea parajean hondoa jo eta Deba eta Zumaia arteko labar horretan, biotopo babestuan, harrapatuta gelditu zen ontzia {2010eko azaroaren 4an}. Saritutakoaz gainera, argazki gehiago ere atera zizkion Soartek Motxo itsasontziari. Bere web gunean (www.fotografiasoarte.com) ikus ditzakezue.
- Ikusi hemen: Saritutako argazki guztiak
∞Lotura duten albisteak:
- Saritutako argazkia ezagutarazi du Iñaki San Martinek (2013-04-24)
- Soka Dantzako irudiekin argazki erakusketa osatu du Iñaki San Martinek (2009-01-14)