Arkaitz Egaña gailendu da Elgoibarko Ehiza Xehe txapelketan

elgoibarren.net 2014ko mar. 13a, 14:44

Azken urteotan ohi duten legez, Zambranako ehiza barrutian, Araban, jokatu zuten Elgoibarko Ehiza Xeheko txapelketa. Hogeita bost lagunek parte hartu zuten La Union elkarteak antolatutako txapelketan eta Arkaitz Egañak irabazi zuen txapelketa. (argazkiak dauzka)


  Arkaitz Egaña ‘Mintxetak’ irabazi du 2014ko Elgoibarko ehiza xehe txapelketa 2012an Espainiako Ehiza Txapelketa irabazi zuen ehiztariak, hain zuzen ere. Bederatzi pieza bota zituen Egañak, eta horri esker, berak jantzi zuen txapela. Bigarrena Joseba Aizpiri izan zen sei piezarekin, eta hirugarrena Iraitz Txurruka, beste seirekin.
 Beteranoetan Jose Mari Egañak, Arkaitz Egañaren aitak, irabazi zuen bi piezarekin, lehenengo emakumezkoa Ixone Juaristi izan zen bi piezarekin eta jubeniletan Ivan Rogelek jantzi zuen txapela, pieza bakarrarekin. Guztira 25 lagunek parte hartu zuten La Union ehiza eta arrantzu elkarteak antolatutako txapelketan.

Jose Mari Egaña eta Arkaitz semea irabazi zituzten garaikurrekin

Kategoria desberdinetako irabazleak.