Basoen Nazioarteko Eguna ospatuko da martxoaren 21ean. Elikadura eta Nekazaritza Erakundea (FAO) osatzen duten estatuek 1971. urtean ezarri zuten martxoaren 21a Basoen Nazioarteko Egun. Egun horren bueltan Zuhaitz Eguna antolatzen du urtero Elgoibarko Udalak eta aurten ere egingo dute, martxoaren 18an, martitzenean, hain zuzen ere. Azken urteetako ohiturari jarraituz, Albitxuriko industriagunera bidean beste landatu dituzte hainbat zuhaitz. Elgoibarko Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako LH 6. mailako ikasleek parte hartuko dute landaketetan udal langileen laguntzarekin. Iazko zuhaitz egunean 17 haritz eta 10 urki landatu zituzten. Ikusi ondorengo bideoan:
•Sargoatera zuhaitzak landatzera
Morkaiko Mendizale Elkarteak ere bat egingo du Zuhaitz Egunarekin eta Sargoate inguruan landatuko dituzte aurten arbolak, Sargoateko iturria auzolanean berritzeko hasi zituzten lanen jarraipen modura. Zapatu honetan izango da, martxoaren 15ean.
Mendi taldeko arduradunek jakinarazi dute gehienez 40 umerentzako irteera izango dela. Beraz, komeni da interesatuek lehenbailehen ematea izena. 9:30ean elkartuko dira IMHko tenis pisten ondoan, eta handik autoz egingo dute Azkaraterainoko bidea eta oinez egingo dute handik Sargoatera artekoa.
∞Lotura duten albisteak:
- Elgoibarko ikasleek 27 zuhaitz landatu dituzte Albitxurin (2013-03-19)
- Hogei urki eta hogei gereziondo landatu dituzte ikasleek Zuhaitz Egunean (2012-03-23)
- Ikasleek 40 zuhaitz landatu dituzte Zuhaitz Egunean (2011-03-24)
- 25 haritz gehiago ‘Zuhaitz Eguneko basorako’ (2010-03-18)
- 25 bat haritz landatu dituzte Albitxurin Zuhaitz Eguna dela-eta (2009-03-17)
- 30 lizar landatu dituzte Albitxurin Zuhaitz Egunean (2008-03-13)