‘Elgoibartarron tontorrak’

Morkaiko 2014ko mar. 14a, 10:30

Elgoibartarrak mendian ateratako argazkiak bilduko ditu Morkaikok, Elgoibartarron Tontorrak izeneko egitasmoaren barruan.



Laura Daquinta elgoibartarra Indiako Rajmachi Fort parajean.

Interesatuek elgoibatarrontontorrak@gmail.com helbidera bidali beharko dituzue argazkiak, izen-abizenak, data eta mendiaren izena zehaztuz. Hilean behin zozketak egingo ditugu jasotako argazki guztien artean eta opariak banatu. Jasotako argazkiak Facebooken dugun orrialdean (www.facebook.com/elgoibartarron.tontorrak) jarriko ditugu ikusgai.
 Dagoeneko jaso ditugu lehen argazkiak eta urruneko paraje eta mendietan barrena dabiltzan elgoibartarrek bidali dizkigute horietako batzuek. Elgoibartar guztiek parte hartu dezakezue egitasmo honetan, bazkideok eta bazkide ez zaretenok ere bai.
 Animatu eta parte hartu!