Pilota Eguna egingo dute bihar Kalegoen plazako frontoian

elgoibarren.net 2014ko mar. 14a, 11:28

 
Kirol jarduerak sustatzeko egitasmoaren barruan, Elgoibar Ikastolak Pilota Eguna antolatu du 6tik 14 urtera arteko umeentzako. Zapatuan, martxoaren 15ean, izango da, 10:30etik aurrera, Kalegoen plazan.

 


1706636924923 Pilota Eguna egingo dute bihar Kalegoen plazako frontoian

17. Pilota Eguna jokatuko da bihar Kalegoen plazako frontoi zaharrean. Ikastolako frontoian egiten zuten lehen, baina 50. urteurreneko ekintzen barruan, 2012an Kalegoen plazara atera zuen pilotaren jaia ikastolak. Iaz moduan aurten ere plazan jokatuko dituzte pilota partidak, ez dago eta euririk iragarrita.

  6tik eta 14 urtera arteko neska-mutilen arteko 16 partida jokatuko dituzte (ikus egitaraua)