Gazteen aisialdi ohiturak ikertu ostean, Gaztemapping egitasmoaren diagnosia ezagutaraziko dute asteleheneko saioan. Ikerketaren emaitzak aurkezteaz gainera, joango direnen artean “gogoeta” eta “elkarrizketa” bultzatzea izango dela saio horretako helburua jakinarazi dute sustatzaileek. 18:30ean hasiko da eta ordubetekoa izango da.
Gaztemapping egitasmoaren baitan, Elgoibarko hogei gaztek beste hogei gazte ikertu dituzte, horien aisialdi ohiturak zein diren, eskura dituzten baliabideak nola erabiltzen dituzten eta zer nolako interesak dituzten, besteak beste.
∞Lotura duten albisteak:
- Gazteen aisialdi ohiturak aztertzeko bigarren formazio saioa urriaren 9ra atzeratu dute (2013-10-03)
- Gazteen aisialdi ohiturak aztertzeko lehen tailerra, irailaren 26an (2013-09-24)
- Gazteek dituzten aisialdirako joeren eta premien inguruko diagnosia abiatuko du Udalak (2013-05-21)
- Gaztemapping: gazteen aisialdi ohiturak ikertzeko egitasmoa abian da (2013-07-10)