500 lagun inguru irten ziren atzo Aiguafredako irteera puntutik eta 3000 metro desnibel positibo gainditu behar izan zituzten 42 kilometroko ibilbidean. Azkenean 443 lagun ailegatu ziren helmugara, tartean 48 emakume; eta, emakumezkoen artean ez zuen areriorik izan Maite Maiora mendaroarrak. Berak irbazi zuen La Cursa por Muntanya Vall del Congost mendi maratoia 4 ordu, 29 minutu eta 19 segundoko denborarekin. 11 minutu eta erdiko aldea atera zion helmugan bigarren sailkatuari, Nuria Picas katalanari. Egungo Espainiako txapelduna da Picas eta etxeko lasterketa irabazteko faboritoa zen arren, ezin izan zion Maiorak hasieratik bukaerara arte ezarri zuen erritmo biziari eutsi. Eva Maria Moreda sailkatu zen hirugarren postuan Maiorarengandik 16 minutu eta erdira.
Gizonezkoetan Luis Alberto Hernandok (Burgos, 1977) irabazi zuen proba (03:52:25), 2011n Mendaroko mendi lasterketaren estreinako edizioko irabazleak, hain zuzen ere. (Vall del Congost 2014 sailkapenak)
•Kopako liderrak Mendaron
Mendi lasterketen Espainiako Kopako egungo bi liderrek, Maiorak zein Hernandok baieztatu dute Mendaroko probako irteeran izango direla aurten. Apirilaren 13an jokatuko da Mendaroko Txirrindulari elkarteak antolatzen duen IV. Kilimon Trail-Mendaro mendi lasterketa.
Mendi lasterketen Espainiako Kopako egungo bi liderrek, Maiorak zein Hernandok baieztatu dute Mendaroko probako irteeran izango direla aurten. Apirilaren 13an jokatuko da Mendaroko Txirrindulari elkarteak antolatzen duen IV. Kilimon Trail-Mendaro mendi lasterketa.
Mendi lasterketen Espainiako Kopako egutegiak sei lasterketa jasotzen ditu aurten:
- Martxoak 16. Espainiako Kopako 1. lasterketa: Vall del Congost, Aiguafreda, Katalunia.
- Apirilak 27. Espainiako Kopako 2. lasterketa: Alhaurin el Grande, Malaga.
- Ekainak 1. Banakakoen eta erkidegoetako selekzioen Espainiako Txapelketa: Camile Extreme, Izaba.
- Ekainak 15. Espainiako Kopako 3. lasterketa: Vilaller, Lleida.
- Uztailak 13. Espainiako Kopako 4. lasterketa: Zumaia, Gipuzkoa.
- Urriak 11. Espainiako Kopako 5. lasterketa: Lanzarote.