Gipuzkoako Aurresku eta Soinu Zahar txapelketako ligaxkari dagokion saioa jokatu dute zapatuan eta domekan 70 dantzarik Elgoibarko Herriko Antzokian. Elgoibarko Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako hamar ikaslek ere egin zuten dantza saioan: Eneko Gonzalez, Gaizka Uranga, Irati Marcos, Nerea Sasiain, Oihane Agirrebeña, Naroa Lopez, Amaia Sasiain, Leire Sasiain, Saioa Marcos eta Maialen Loiolak.
Elgoibartarren dantza irakasleek jakinarazi dutenez, “maila ona” eman zuten guztiek. “Batzuk beste batzuek baino hobea, noski, baina horrelako txapelketetan, eszenatoki desberdinetan eta jendaurrean dantzan egitera ohitzea da gure asmoa, horrelako esperientziekin asko ikasten dute-eta. Horixe da nahi eta bilatzen duguna, lortu ditzaketen postuen gainetik”, azaldu du Jon Lizarraldek.
Elgoibarko dantzariekin batera, Donostia, Ibarra, Ziordia, Deba, Oiartzun, Lezo, Legazpi, Pasai Donibane, Etxarri, Altsasu, Lizartza, Billabona, Zizurkil, Amasa, Hernani eta Adunako dantzariek parte hartu dute Elgoibarko saioan. Ligaxkako hurrengo saioa Oiartzunen jokatuko da martxoaren 30ean, eta han hiru elgoibartarrek parte hartuko dute: Leire Sasiain, Amaia Astigarraga eta Nerea Sasiain.