Giza eskubideei buruzko hitzaldia emango du Andres Krakenbergerrek

elgoibarren.net 2014ko mar. 18a, 16:18

Elgoibarko Udalak eta Lokarrik bizikidetza eta adiskidetzeari buruzko jardunaldiak antolatu ditu, eta gaur (martxoak 18) izango da azkena. Andres krakenbergerrek, Argituz giza eskubideen aldeko elkarteko presidenteak Biktimak euskal gizartean barne hartzen dituen memoria kolektiboa jorratuz hitzaldia eskainiko du. Era berean, joan den astean Carlos Martin Beristainek eskaini zuen hitzaldiaren bideoa sarean jarri du ikusgai Elgoibarko Udalak. (bideoa dauka)


 Giza eskubideen inguruko jardunaldiei amaiera emango die gaur Andres Krakenbergerren hitzaldiak. Argituz giza eskubideen aldeko elkarteko presidentea da Krakenberger eta Amnistia Internacionaleko Espainiako Presidente izandakoa, 1993 eta 2001 urte artean.
 19:00etan hasiko da kafe-tertulia formatuan egingo duten hitzaldia, Elgoibar Ikastolan. Hitzaldiaren ostean solasaldirako aukera izango da partaideen eta hizlarien artean. Parte hartu nahi izanez gero, 943 743 700 telefono zenbakira deituta eman daiteke izena, edo helbide honetara idatziz: maite@elgoibar.net.

Carlos Martin Beristainen hitzaldia
 Jardunaldien bigarren saioan Carlos Martin Beristainek eman zuen hitzaldiko bideoa duzue ondorengoa. Lehen jardunaldiko hiru hizlarien bideoak ere ikusgai daude.