Amaitu dituzte Txankakoako errotondako lanak

elgoibarren.net 2014ko mar. 19a, 15:23

 
Bukatuta daude Txankakoako bidegurutzean biribilgunea egiteko lanak. Joan zen otsailaren hasieran hasi zituzten lanak eta aste honetan zabaldu dute guztiz trafikora, errepidea asfaltatzeko eta margotzeko lanak amaitu eta gero. 75.793,49 euroko aurrekontua izan du obrak.

 
 Trafiko handia pilatzen zen une jakin batzuetan, eta arazo handiak sortzen zirenez, errotonda egiteko eskaera egin zieten Udaleko arduradunek Gipuzkoako Foru Aldundiari. Arazo horiek konpondu eta bide segurtasuna hobetzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak aurrez zegoen bidegurutzea ezabatu eta bertan biribilgune bat egiteko lanak hasi zituen otsailaren hasieran. Excavaciones y Transportes Orsa enpresak egin ditu lanak. Ondorengo argazkietan ikus dezakezue lehen nola zegoen inguru hori eta nola dagoen gaur.

Lehen.

Orain.

Lehen.

Orain.