Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat eskualdetan autobus garraio zerbitzu berria jarri behar zuen (emakidak iraungita daudelako), eta hori aprobetxatu du ohiko eran egin beharrean herritarren parte hartzearekin egiteko. Horregatik, 2013ko urrian zerbitzua berritzeko prozesua martxan jarri zuen, eta orain prozesu horretako bigarren parte hartze prozesua hasi du, “inoiz Gipuzkoan egin den parte hartze prozesu zabalenetako batean”.
Orain, berriro, 56 herritara joango da Diputazioa, herritarrei proposamena zer iruditzen zaien jakiteko. Izan diren aldaketak azalduko dizkiete bileretan, baita lehen faseko zein ekarpen onartu diren ere, zeintzuk ez diren onartu, zergatiak eta abar. Baina, horrez gain, herritarrei, eta baita udalei ere, aukera emango diete berriro iritzia emateko eta aurreproiektuen inguruan nahi dituzten ekarpenak egiteko. Lehenengo fasean ekarpena egin zuten guztiei proposamena helaraziko zaie eta ekarpenak egiteko aukera emango zaie. Ondoren, talde teknikoarekin fase honetan jasotako ekarpenak edo alegazioak kontrastatuko dira.
Ekarpenak webgunearen bidez (www.garraioahobetzen.net) egiteko aukera ere izango da, baina badaude iritzia emateko modu eta bide gehiago ere. Ingormazio osoagoa: w390w.gipuzkoa.net
•Herriz herri egingo diren bilerak:
- Mendaro, martxoaren 20an, 18:30ean Mendaroko udaletxean
- Elgoibar, apirilaren 10ean, 18:00etan Elgoibarko Kultur Etxean
∞Lotura duten albisteak:
- 23 lagunek parte hartu zuten autobus zerbitzua hobetzeko bileran (2013-11-18)
- Autobus zerbitzua hobetzeko bilera antolatu dute Elgoibarren, astelehenerako (2013-11-08)