Esperientziak elkartrukatu, ezagutzak transmititu eta Eguneko Zentroan dauden adinekoekin denbora konpartitu zuten Elgoibarko Gaztelekura joate diren gazteek eta bertako arduradunek joan diren Inauterietan. Hain zuzen ere, inauterietako maskarak egin zituzten elkarlanean. Eguneko zZentroko giroa alaitu zuten gazteek eta adinekoekin lanean jarduten duten langileen esker ona ere jaso zutela jakinarazi dute Gaztelekuko arduradunek.