Udaberriaren etorrera ospatu zuten Mendaron zapatuan

elgoibarren.net 2014ko mar. 20a, 14:56

 
Astronomian udaberriko ekinozioarekin (martxoaren 20 eta 21 artean ipar hemisferioan) hasten da udaberria, baina Mendaron joan den zapatuan ospatu zuten Udaberriaren etorrera Motxaila Egunean. Aitzbeltz kobazuloan hasi zituzten ospakizunak eta 65 lagun elkartu ziren gero herri bazkarian.



 Urtero legez Aitzbeltz kobazuloaren bueltan hasi zituzten zapatuan Mendaron Motxaila Eguneko ospakizunak. 30 bat lagun elkartu ziren han, tartean maketa grabatzera etorritako Plu de Mechanize (gelditu mekanizazioa) musika talde bizkaitarrekoak.
XVII-XVIII. mendeko baso-langile emakumezkoek hasitako borrokari zor die izena talde honek, eta Bordelen eman zuten estreinako kontzertua, jardunaldi feminista batzuen barruan.

 Musikari bizkaitarren saioaren ostean, Alain Ulazia mendaroarrak sarrera antzeko bat egin zien han bildutakoei, eta poesia errezitaldi labur baten ostean, Gartxot Fidalgo eta Mikel Tellabide herrikideek gitarra hartu, kantu bana jo eta kantuan jarri zituzten leizera bildutakoak.
 
 Aitzbeltzetik Gaztetxerako bidea hartu zuten gero guztiek, bazkaltzera. 65 lagun baino gehiago elkartu ziren bazkaltzen, eta Azkoititik eta Iruñerritik etorritako bi gazteren txalaparta saioaz, Motxaila Band taldekoek inprobisatutako musika saioaz eta Alaia Martin, Unai Gaztelumendi eta Jokin Uranga bertsolarien bertsoez gozatzeko aukera izan zuten han. Gauean, berriz, arratsaldeko poteoaren ostean, erromeria izan zuten.

1706636916905 Udaberriaren etorrera ospatu zuten Mendaron zapatuan

1706636916991 Udaberriaren etorrera ospatu zuten Mendaron zapatuan

1706636917058 Udaberriaren etorrera ospatu zuten Mendaron zapatuan

1706636917138 Udaberriaren etorrera ospatu zuten Mendaron zapatuan