Mendaroko santana jaiak uztailaren 26an hasiko badira ere dagoeneko hasi dira jaiak prestatzen. Mendaroko Udalak herritarren proposamenak jasotzeko bilera deitu du gaurko (martxoak 20). Jubilatuen ondoko lokalean izango da bilera 19:30ean. Era berean, Mendaroko Udalak 2014ko jaien egutegia jarri du ikusgai Udalaren webgunean.
Elgoibarko jaietarako proposamenak, berriz, Elgoibarko Udalaren Kultura Sailera bidali behar dira, martxoaren 30erako. Telefonoz 943 742 158 zenbakira deituta edo kultura@elgoibar.net helbidera idatzita egin daitezke proposamenak.
BIDEOA: 2013ko San Bartolome jaiak Elgoibarren