Aste Santuan Tena bailarara

Morkaiko 2014ko mar. 21a, 10:36

Hona hemen Aste Santurako gure proposamena: Pirinioetako Tena bailara irteera mendi eskiez eta erraketekin, apirilaren 17tik 21era.


Anayet eta Vertice de Anayet mendiak.

Iazko toki berera goaz. Aurten egingo ditugu iaz eguraldi txarrarengatik bertan behera laga genituen mendi-planak, eguraldiaren baimenarekin. Lo egiteko tokia Pueyo de Jacan (Panticosa) hartu dugu. Hona hemen pentsio erdia eta garraioa barne hartzen duten prezioak:
  • Morkaikoko bazkideek: 100 euro
  • Bazkide ez direnek: 115 euro
 Izena emateko azken eguna apirilaren 3a izango da. Plazak mugatuak dira, hogei lagunentzako lekua bakarrik dago.