Gure Esku Dago ekimenak informazio mahaia jarriko du gaur (martxoak 21) arratsaldean, Kalegoen plazan. Erabakitzeko eskubideari eta ekainaren 8an egingo duten giza kateari buruzko informazioa emateaz gain, metroak, kamisetak eta bestelako materiala jarriko dituzte salgai, 17:00etatik aurrera.
Bihar, bestalde, Gure Esku Dago ekimenarekin bat egiten duten herritarrak batu nahi dituzte argazki batean. Erretratua ateratzeaz gain, baina, informazio mahaia ere ipiniko dute plazan.
∞Lotura duten albisteak:
- Elgoibarri eta Mendarori 32. kilometroa osatzea egokitu zaie ekainaren 8ko giza katean (2014-03-11)
- Ekainaren 8an Durangotik Iruñera egin nahi den giza kateari lehen babesa (2014-02-17)
- ‘Gure esku dago’ ekimenaren sustatzaileek bilera deitu dute otsailaren 10erako (2014-02-06)
- ‘Gure esku dago’, erabakitzeko eskubidearen aldeko egitasmoa aurkeztuko dute eguaztenean (2013-06-18)