Txillarretik Aietera: bide luze bat bake prozesuan dokumentalean, ordezkari politiko, nazioarteko bitartekari, kazetari eta bestelako eragileen testigantzak bildu dituzte, gazteleraz; hamazazpi guztira (
sinopsia). Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz egin du dokumentala
Txori Negre ekoiztetxeak, eta
Bartzelonako Euskal Etxean estreinatuko dute gaur, 20:30ean. Apirilaren 4an, berriz, Bilboko Hikateneon izango da ikusgai. Hona hemen 73 minutukoa den filmaren aurrerapena edo trailerra:

Dokumentalerako elkarrizketatu dituzten hamazazpi lagunen elkarrizketak
Vimeon duten kanalean jarri dituzte ikusgai Txori Negrekoek: Jesus Egiguren (PSE-EE), Paul Rios (Lokarri), Patxi Zabaleta (Aralar), Juan Mari Gastaca
(El País), Miren Ibañez (
Noticias de Alava), Martxelo Otamendi (
Berria), Pernando Barrena (Sortu), Imanol Murua Uria (
Loiolako Hegiak liburuaren egilea), Iñaki Iriondo (
Gara), Jonan Fernandez, Rodolfo Ares (PSE-EE), Brian Currin, Joseba Egibar (EAJ-PNV), Fermin Munarriz (
Gara,
El tiempo de las luces liburuaren egilea), Pello Urizar (EA), Olatz Barriuso (
El Correo) eta Borja Sémper (PP).